Sharpa - Sharpa Marketing

Es / Eu

Sharpa

Esperientzia organiko bat mundu digital batean. Gure ustez, esaldi horrek oso ondo laburbiltzen du Sharparen filosofia. Mundu gero eta digitalizatuagoan, sarritan, garrantzi handiagoa ematen zaie elementu ukiezinei benetan neurgarriei baino. Halere, guk komunikazio-eredu integralaren alde egiten dugu, eraginkorra eta azterketan eta neurketan oinarritua.
 
Oinarri horren gainean eraiki dugu Sharpa marketin-agentzia, enpresei beren helburu estrategikoak lortzen laguntzeko eta bide horretan aholku emateko asmoz. Eroso sentitzen gara bai enpresa txikiei marketin digitalean beren lehen urratsak egiten laguntzen, bai marka handien ondoan haien presentzia eta emaitzak garatzen eta optimizatzen laguntzen.
 

Funtsezkoa iruditzen zaigu proiektu bakoitza oinarritik abiatuta eraikitzea, alegia, azterketatik eta neurketatik. Azterketak ditugu abiapuntu, eta haiek aintzat hartuta eratzen ditugu estrategiak eta ezartzen ditugu neurketa-eredu eraginkorrak. Betiere gure ekintzen errentagarritasun ekonomikoa ezagutzeko helburuaz.
 
Horregatik, Sharpa Marketing proiektuaren xedea da profesionaltasuna, ahalegina, sormena eta gaitasun analitikoa batzea, bidaide ditugun enpresek beren helburuak bete ditzaten eta, gurekin batera, esperientziaz goza dezaten.